Diametro handiko altzairuzko briden mekanizatzea

Partekatu hemen:

Manitek-en planoetatik abiatutako geometria eta neurri ezberdinetako pieza industrialak fabrikatzen ditugu. Gure tailerrean egiten ditugun lanen adibideetako bat S275JR altzairuz fabrikatutako artezteko makinen estalkietarako briden mekanizazioa da.

  • Neurriak: Piezek 550 mm-ko kanpo-diametroa, 350 mm-ko barne-diametroa eta 8 mm-ko lodiera dute.
  • Lotura bakarreko mekanizazioa: Diametroarekin alderatuta lodiera meheko piezak direnez, prozesuaren berezko deformazioa kontrolatu da mekanizazioan zehar. Gainera, piezaren zulaketa eta haritze ezberdinak tornuan bertan egin dira tresna motorizatuak erabiliz.
  • Antzeko beste osagarri batzuk: Lan-ildo beretik jarraituz, balbulletarako eraztunak ere fabrikatzen ditugu, lodierarekin alderatuta diametro handiko antzeko ezaugarriak dituztenak.

Proiektu hau kategoria honetako gure makineria-parkearen ahalmenaren mugara hurbiltzen da, gure tornuan mekaniza daitekeen gehieneko diametroa Ø590 mm baita.

Logotipo de Manitek
Pribatutasun laburpena

Web-orri honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientzia hoberena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta gure web-orrira itzultzen zarenean ezagutu edo web-orriko zein sekzio iruditzen zaizun interesgarri eta erabilgarriena gure lantaldeari helarazi bezalako funtzioak betetzen ditu.