Proba suntsitzaileetarako probetak.
Metalaren sektorean funtsezkoa da pieza bat, erreminta bat edo beste edozein produktu egiteko erabiliko dugun materialaren aukeraketa. Material horren erresistentzia, deformazio bidezko konformazioa, tratamendu termiko baten aurrean nola jokatuko duen, haren gogortasuna edo makurdura-gaitasuna ezagutzea.
Azken finean, enpresen kalitate-kontroleko laborategietan egiten dituzten kalitate-probei esker, material baten ezaugarri eta propietate fisiko, kimiko eta mekaniko guztiak zehazten dira.
Proba suntsitzaileen bidez materialen kalitate-kontrola egiteko probetak egiten espezializatuta gaude Maniteken; mekanizazioaren bidez egiten ditugu.
Test mota ezberdinetarako probetak egiten ditugu, hala nola:
· Trakzio-probak.
· Neke-probak.
· Erresilientzia-probak (geometria ezberdinetako hozkatzeak dituzten Charpy motako testetarako)
· K1C probak.
Probeten mekanizazio-lanean harreman estua izaten dugu bezeroarekin, haren jarraibideak modu egokian aplikatzeko eta probatu beharreko materiala jasotzeko/entregatzeko prozesua optimizatzeko.