Ekonomia zirkularra

Partekatu hemen:

Industria eta ekonomia zirkularra

Industria eta ekoizpen-ehun osoa aldaketa-une batean daude. Funtsezko egituretan baliabide gehiegi gastatu izanak eta jasangarritasun-irizpiderik ez izateak ikuspegi orokorra aldatzera behartu gaituzte. Ekonomia Zirkularrean barneratzeak aukera berriak ekartzen dizkigu.

Ekoizpen arloko jasangarritasunarekin lotutako kontzeptu ekonomikoa da Ekonomia Zirkularra. Harreman horretan 2 helburu lehenesten dira: lehengaien erauzketa eta erabilera murriztea, eta hondakinak murriztea.

Ekonomia Zirkularraren eredu ekonomikoa askoz ere zabalagoa da eta barne hartzen ditu ekoizpenaren etapa guztiak, parte hartzen duten eragile guztien arteko harremana, erregai fosiletatik energia berriztagarrietarako aldaketa, ekodiseinua, hondakinen kudeaketa eta birziklapena, karbono-aztarna edo aztarna hidrikoa.

Ekonomia Zirkularrerako Euskadi 2030 Ekintza Planak, Europako estrategiekin lerrokatuta, 3 helburu nagusi ditu:

– Produktibitate materiala % 30 haztea.

– Materialaren erabilera zirkularraren tasa % 30 handitzea.

– BPG unitate bakoitzeko hondakinen sortze-tasa % 30 murriztea.

Nola eraiki Ekonomia Zirkularrean oinarritutako estrategia bat?

Hona hemen zazpi puntu, estrategia berri bat ezartzeko gida gisa balio dezaketenak:

– Baliabide berriztagarriak lehenestea.
– Ekodiseinua. Deseraikitzeko produktuak diseinatzea.
– Eredu ekonomikoaz hausnartzea eta balio bateratua sortzeko elkarlanean aritzea.
– Produktuaren erabilera optimizatzea, gehiago iraun dezan.
– Konpontzea eta berrerabiltzea gakoa da produktuen bizitza baliagarria luzatzeko.
– Berrikuntza sustatu eta industria-prozesu garbiak txertatzea.
– Hondakin-materiala eraldatzea, berriro ere baliabide bat izan dadin.

Manitek, ebaketa-erremintak leheneratzen eta konpontzen dituen enpresa bat denez, Euskadiko metalaren industriako zirkuluaren parte da. Leheneratu, eta berriro ere industrian txertatzen dira erremintak. Ondorioz, kostuak aurrezten dira, lehengaien erabilera murrizten da eta atzeratu egiten da material izatetik hondakin bihurtzeko unea

BESTE ALBISTE INTERESGARRI BATZUK