LMD teknologiarantz

Partekatu hemen:

LMD edo Laser Metal Deposition

Fabrikazio Gehigarrirako sistema berritzailea da LMD edo Laser Metal Deposition, dagoeneko gure enpresa-ehunean ezartzen ari den fabrikazio-metodoa, sektore ezberdin askori aplikatutako iraultza industrial baten gisa aurkezten dena jada.

CAD 3D programan garatutako eredu batetik abiatuta, materiala gehituz osagaiak fabrikatzean oinarritzen da fabrikazio gehigarriaren teknologia, eta energiaren kontzentrazio altuko iturri bat erabiltzen du horretarako.

Zein dira Fabrikazio Gehigarriaren abantaila nagusiak?

– Orain arte pentsaezinak ziren forma eta egitura berrien fabrikazioa.

– Materiala ezin hobeto aprobetxatzea.

– Balio erantsi handiko piezen konponketa.

– Material anitzeko eraikuntza.

– Fabrikazioaren azkartasuna, objektua bururatzen den unetik; izan ere, ez dago tresneria eta periferiko propiorik fabrikatu beharrik.

– Errentagarritasuna, serie laburren eta prototipoen fabrikazioan.

– Produktuaren pertsonalizazioa.

LMD erreminten konponketan

Prozesu honetan Laserra da energia-iturria. Izpi kontzentratu bat sortzen du, metala urtzen duena, eta ahoko baten bidez aplikatzen da modu gidatuan.

Metodo honekin erabil daitezkeen material eta aleazioen aukera zabala da. Horri esker, erreminta eta erabilera bakoitzerako bideragarriena dena aukera daiteke. Ebaketa-erremintak metodo honen bidez konpondu eta berreraikitzeak balio erantsi handia eta bizitza baliagarri askoz ere luzeagoa eskaintzen ditu, hortaz, baliabideak optimizatzen laguntzen du.

Lehengaiak asko aprobetxatzea da metodo honen beste abantaila handi bat. Eremu zehatz batean behar den materiala baino ez da urtzen, hortaz, hondakinak eta lehengaien gehiegizko kontsumoa murrizten dira.

Erreminta hau garatzeko eta optimizatzeko proiektu batean parte hartzen du Manitekek, etorkizunean haren ebaketa-erremintak leheneratzeko ekoizpen-prozesuan txertatzeko.

BESTE ALBISTE INTERESGARRI BATZUK